Ongi etorri

Musika, bizi ahal izateko beharrezkoa da. EZ AHAZTU!
gadgets para blogger

Musikaren garrantzia

Lehengo klase honetan musikaren garrantziari buruz hitz egingo dugu. Aukera izango dute modu dinamiko batean haien iritzia esango dute musika arloaren inguruan. Horrela jakingo dugu zein interesa daukate musika ikasgaiaren inguruan.

 Gaur egungo gizartean, musika edonon eta edonoiz entzun dezakegu. Gainera musika entzutea nerabeen zaletasun gogokoenetarikoa dela esan dezakegu. Musikan, soinuak sortu eta konbinatu egiten dira, arau jakin batzuei jarraiki.

 Hezkuntzaren arloa ikusiz konturatzen gara pertsona bakoitzaren izaera nabarmen antzematen dela musika-tresna bat jotzerako orduan. Haur lasai batek pieza mugitu bat jotzeko arazoak izan ditzake. Bestetik, pertsona mugitu batek pieza lasai bat jotzen duenean lasaitu eta erlaxatu egin daiteke.

 Musikarena oso mundu aberatsa da, eta aukera asko ematen ditu umeei haien garapen psikomotorra, hizkuntzaren garapena, garapen kognitiboa eta garapen emozionala lantzeko apropozena delako. 

Psikologiarako musika ere garrantzi handia daukala esan dezakegu, azken finean, hainbat depresioak, arazoak... musikarekin bat desagertu daiteke. Horregatik psikologo askok erabiltzen dute teknika hau haien pazienteekin.

Ongi etorri!!

Kaixo!!

 Blog berri bat sortu dugu, musikari buruz hitz egiteko.
 Blog hau lehen hezkuntzarako ikasleentzat zuzenduta dago, hobeto esanda, 3 zikloko ikasleentzako.

 Hurrengo edukiak kontuan hartuko ditugu; lehenengo eta behin, musikaren beharrari buruz hitz egingo dugu. Gero, musika entzutean sortzen diren sentimenduak analizatuko ditugu. Ondoren, zentzumenei garrantzia emango diegu. Hori guztia aurrera eraman ahal izateko metolodogia zehatz bat erabiliko dugu, hau da; teoria eta ariketak edo jolasak nahastuko ditugu ikasleak erresago ikasi dezaten. Azkenik, gure kultura-ondareei buruzko instrumentuak landuko ditugu.

 Espero dut Blog hau zuen gustokoa izatea.