Azken klase honetan ikasleak erritmo edo abesti bat
konposatuko dute.
Bi ariketak egingo ditugu.
1. Ariketa: Ariketa hau binaka izango da
eta horretarako ordenagailua erabili beharko dute. Hori egin ahal izateko
aplikazio bat erabiliko dute, hau da, piano, organo... eta hainbat instrumentu
edukiko dute.
Zazpigarren klase honetan, Euskal herriko instrumentuak landuko ditugu.
Euskal kulturak berezko musika-instrumentuak sortu eta garatu ditu. Instrumentu hauek tradizioz jaietan, kontzertuetan edo dantzaldietan erabiliak izan dira.
Musika eta jolasak elkartzea oso gomendagarria denez, bosgarren klase
honetan ondo iruditu zait bi ekintza hauek lotzea. Ikasleentzako oso
dibertigarria izango denez, hurrengo ariketa proposatuko dut.
Horretarako Ikasle guztiak parte hartuko dute soinu
desberdinak eginez; txaloak emanez, oinekin zarata eginez, boligrafoekin mahaia
jotzen, estutzeen kremailera ireki eta histen, .... Klase honen helburua etxeko
kontzertu bat egitea izango da.
Ariketa hori egin ondoren, euskal abesti bat abestu eta dantzatuko dute.
Sormena landuz, erritmo desberdinak jarriko dituzte. Ariketa hau egiteko
taldeak egin beharko dituzte ( 5 ikasle talde bakoitzean ).
Laugarren klase honetan, sentimenduei hitz
egingo dugu, hau da, musika sortzen duen sentimenduei buruz, batez ere. Askotan
musikari hainbat sentimenduak adierazten dugu, horregatik klase honetan lehen
eta behin galdeketa bat egin beharko dute klasea norantz abiatu jakiteko.
Musika
komunikatzeko beste tresna bat dela jakin behar dugu, adierazteko beste
mintzaira mota bat. Esan beharra dago musika beste arte mota bat dela. Artea
musikan ere erabiltzen dugu, azken finean, arteari esker jendeak bere mundu
propioak sor ditzake forma eta kolorez, doinu eta hitzez, ...
Musika adierazteaz gain, hirugarren klase
honetan, ikasleak musikari buruzko beste helburu nagusienetariko bat ikastea
gomendagarria dela uste dugu. Horretarako irakasleok edozein musikarenganako
irekitasun kritikoa sortarazi behar dugu.
Hirugarren klasean, pentsatu dugu abesti famatuak
jartzea eta ikasleak norenak diren esan beharko dute, edo behintzat zein
filmetan agertzen dira. Abestu batzuk besteak baino sailagoak izango dira baina
horrela, gai honi buruz, ikasleen ezagutzak zeintzuk diren jakingo dut. Umeak
abestiaren titulua edo zein filmetan agertzen den jakin ondoren. Berriz jarriko
diet abesti guztiak eta haien sentimenduak kontuan hartuz, nahi dutena egin
ahalko dute, hau da, dantzatu, abestu, oihukatu....
Bigarren klase honetan garrantzitsua iruditu zait musikaren
dinamika azaltzea. Dinamika musikaren intentsitateari egiten dio erreferentzia.
Hurrengoak dira aurkitu ahal ditugun 8 dinamika desberdin. Soinuaren aldaketari
buruzkoa da, hau da lauenetik intatsuenera.
ppp(pianissimo
piano): Oso oso suabe
pp(pianissimo):
Oso suabe
p(piano): Suabe
mz(mezzo piano):
Ez hain suabe. Normalean orkestratan erabiltzen da.
mf(mezzo forte):
Pixkat forte
f(forte): Forte
ff(fortissimo):
Oso forte
fff(fortissimo
forte): Oso oso forte
Hori jakin ondoren hiru abestiak jarriko ditut
eta ikasleak gai izan beharko dira desberdindu ahal izateko; ppp, p, f, eta fff
.
Beethoven Bonn hirian
jaio zen 1770. urtean eta Vienan hil egin zen 1827. urtean, 57 urterekin.
Konpositorea izan zen, orkestrako zuzendaria eta Alemaniako pianista. Bere
garaia izan zen Klazisismoaren bukaeratik erromantizismo garaiaren hasierarte,
sinfoniak egin zituen batez ere,baita ere egin zituen pianorentzarako obrak eta
ganbarako musika.
Sonata Claro de Luna (Beethoven) :
The
Archies Riverdalen, Estatu Batuetan jaio zen 1968. urtetik
1970. urtera arte iraundu zuen. Los Archies gehienetan musika popularra
interpretatzen zuten baina ematen zuen rock and roll jotzea gehiago gustatzen
zitzaiela. Talde hori 6 taldekideak sortzen zuten, haietatik bat Hot dog zen
haien txakurra. Abesti famatuenetariko bat hurrengo izan zen:
Sugar honey honey ( The Archies) :
Richard
Wagner 1813an Saxonian jaio zen eta 1883an Italian hil zen.
Konpositore, orkestrako zuzendari eta poesiagile alemaniar handi izan zen, Erromantizismoaren
garaikoa. Wagnerren konposaketak aipagarriak dira ehundura konplexuengatik,
armonia aberatsengatik eta orkestazioengatik.
Lehengo klase honetan musikaren garrantziari buruz hitz egingo dugu. Aukera izango dute modu dinamiko batean haien iritzia esango dute musika arloaren inguruan. Horrela jakingo dugu zein interesa daukate musika ikasgaiaren inguruan.
Gaur egungo gizartean, musika edonon eta edonoiz entzun dezakegu. Gainera musika entzutea nerabeen zaletasun gogokoenetarikoa dela esan dezakegu.
Musikan, soinuak sortu eta konbinatu egiten dira, arau jakin batzuei jarraiki.
Hezkuntzaren arloa ikusiz konturatzen gara pertsona bakoitzaren izaera nabarmen antzematen dela musika-tresna bat jotzerako orduan. Haur lasai batek pieza mugitu bat jotzeko arazoak izan ditzake. Bestetik, pertsona mugitu batek pieza lasai bat jotzen duenean lasaitu eta erlaxatu egin daiteke.
Musikarena oso mundu aberatsa da, eta aukera asko ematen ditu umeei haien garapen psikomotorra, hizkuntzaren garapena, garapen kognitiboa eta garapen emozionala lantzeko apropozena delako.
Psikologiarako musika ere garrantzi handia daukala esan dezakegu, azken finean, hainbat depresioak, arazoak... musikarekin bat desagertu daiteke. Horregatik psikologo askok erabiltzen dute teknika hau haien pazienteekin.
Blog berri bat sortu dugu, musikari buruz hitz egiteko.
Blog hau lehen hezkuntzarako ikasleentzat zuzenduta dago, hobeto esanda, 3 zikloko ikasleentzako.
Hurrengo edukiak kontuan hartuko ditugu; lehenengo eta behin, musikaren beharrari buruz hitz egingo dugu. Gero, musika entzutean sortzen diren sentimenduak analizatuko ditugu. Ondoren, zentzumenei garrantzia emango diegu. Hori guztia aurrera eraman ahal izateko metolodogia zehatz bat erabiliko dugu, hau da; teoria eta ariketak edo jolasak nahastuko ditugu ikasleak erresago ikasi dezaten. Azkenik, gure kultura-ondareei buruzko instrumentuak landuko ditugu.